jueves, 6 de noviembre de 2014








Azaroari mendian eman diogu ongi etorria. Bernart Etxepareko lehen mendi irteera Lizarrustin izan zen. Hostoek estalitako bideari jarraikiz dozena bat familia abiatu ginen urtegirainoko igoeran. Hamaiketakoa izaten da mendizale denen saria. Eta gurea pittin bat zapuztu zuen euriak. Urtegiaren ikuspegi zoragarria dagoen lekuraino igo eta orduan hasi zuen euria barra-barra. Beraz, lakua inguratu gabe zuhaizpe batean babestu eta hortxe atera genituen gure txorizo, gazta, ogia eta nola ez, zahatoak. Bueltako bidea ere euripean egin genuen. Baina mendigoizale txikiak bikain portatu ziren. Ez zuen inolako kexarik azaldu Exa gure txakurrak ere ez. Kotxeetara buelta, arropa bustiak aldatu eta Lizarragabengoko elkartea utzi ziguten eramandako bazkariaz gozatzeko. Bai ederki! Lurdesek eta Alfontsok piztutako sutondoan ireki genituen gure motxilak. Tortilla patata goxoak, spagetiak...bazkari ederra egin genuen. Eta halakoxea izan zen bazkalondokoa ere. Herriak duen esne-behien ustiaketara bisita egin genuen. Bertan, txahalei biberoia emateko aukera eman zigun langile jator batek. Arratsaldean, neka-neka eginda itzuli ginen auzora.
Benetan esperientzia polita izan da, gure ikastolako lehen mendi-irteera begi ninietan itsasirik geldituko zaigu. Lehena baina ez azkena. Izan ere, hurrengoaren zain gaude


Primera salida al monte de las familias de la Ikastola Bernart Etxepare. En la primera edición, fuimos a Lizarrusti. Donde nos esperaba un pequeño aguacero pero que no pudo con el ánimo y buen ambiente. El almuerzo dio lugar a muy buenos momentos.
La comida, la disfrutamos en el pueblo de Lizarragabengoa, donde Lurdes y Alfonso, nos abrieron sus puertas, ESKERRIK ASKO!!

Por la tarde, visita obligada con los txikis a ver las vacas.
Una experiencia muy bonita, si os animáis, nos veremos en la siguiente salida!!!